ES · EU   |     |   HARREMANA

Garaia Berria

Eraikina

Eraikina

 

Kanpoko estaldura fatxada aireztatu batez egongo da osatuta. Formatu handiko zeramika-piezek eratuko dute fatxada hori, eta akabera zuria eta egur-imitaziozkoa izango du, hormigoizko panel arkitektonikoekin konbinatuko da. Isolamendu jarraitua izango du, eta ez da zubi termikorik egongo.

Terrazei dagokienez, gres portzelanazko zorua izango dute, baita beirazko barandak eta akabera beltza duten aluminiozko xaflez egindako sabai aizunak ere. Balkoietako frenteak hormigoizko panel arkitektonikoz egingo dira.

Kanpoko arotzeria bi koloretako PVCzko leiho eta ate-leihoz egongo dira osatuta: ardatz aldagarria, igorpen baxuko beiraz egindako beira bikoitzak eta argon gasdun aire-ganbera izango dute. Fatxada-baoak hobetzeak isolatze-maila handitzen du neguan, eta, aldiz, eguzkiak etxebizitzan duen eragina murrizten udan; horrela, etxebizitzetako sentsazio termiko hobea bermatzen da.

Zoru bero-emaileak aire-girotze optimizatua eskainiko du hilabeterik hotzenetan, eta, bero egonkor eta homogeneoaren bitartez aire-korronteak desagerrarazteaz gain, konfort-sentsazio orokorra hobetuko du.

Abangoardiako diseinuko ataria izango du, honako osagai hauekin: tamaina eta kalitate handiko portzelanazko gresa, biniloz, ispiluz eta margoz dekoratutako paramentu bertikalak.